BILDUMA HIZTEGIA

técnico de igualdad (es)

Berdintasun-politikak



Emakumeen eta gizonen berdintasunean aditua den pertsona, ezagutza duena berdintasun-egoeraren diagnostikoa egiteko, alor horretako politikak diseinatu, programatu zein ebaluatzeko eta jarduera horiei guztiei buruzko aholkularitza teknikoa eskaintzeko.

Berdintasun-teknikarien ohiko jardun-eremuak erakunde publikoak eta haiei zein enpresa edo erakunde pribatuei aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dieten entitate pribatuak izaten dira. Alorraren inguruko jakintza egiaztatzeko, berariazko ikasketak eskatu ohi dira, unibertsitate-mailakoak edo bestelakoak.



Hiztegi-unitateak